Proiektu guztiak dira garrantzitsuak Igez Eraikuntzak taldearentzat. Xehetasun bakoitzean jartzen dugu begia.
Zure lekuan jarriko gara, ahalik eta emaitzarik onena lortzeko.
Zu laguntzeko irrikitan gaude
Gure ibilbidearen hasieratik, 2012an, eraikinen birgaitze energetikoaren sektorean zentratu dugu gure jardueraren zatirik handiena.
Birgaitzearen alorreko soluzioak xehetasunez ezagutzen ditugu, puntu bereziak gauzatzean arreta handia jarriz eta akaberei garrantzi handia emanez.
Neurri txikiagoan, baina, etxebizitza familiabakarreko sustapen txikiak gauzatzen ditugu . Halako obrak aurrera eramateko talde teknikoa baitugu (arkitektoa eta aparejadorea), bai eta obrak segurtasunez eta kalitatez egiteko behar diren gremio guztiak ere.
Gure lan taldean, bulegoen sektorean esperientzia handia duten pertsonak ditugu. Baita gremio propioak eta marka laguntzaileak ere, obra mota horiek zerotik hasi eta bulegoa edo merkataritza-lokala guztiz hornituta eta martxan jarri arteko prozesua aurrera eraman ahal izateko.
Kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko hellburuarekin egiten dugu lan etxebizitzak eraberritzen eta zaharberritzen, proiektu bakoitzarentzat kalitate-prezio irtenbide onena proposatuz eta gure bezeroen bizi-kalitatea hobetzea ardatz hartuta.
Copyright 2022 by IGEZ Eraikuntzak S.L.