Gu

Zugandik gertu

Familia giroan sortutako enpresa profesionala da IGEZ Eraikuntzak, eta eguneroko jardunean nabaria da hori. Daukagun neurriak bezeroen gainean egotea ahalbidetzen digu, obrak gertutik ikuskatzea, kalitatea bermatzeko.

Gure ezaugarri garrantzitsuenetako bat gertutasuna izanik, bezeroekiko errespetuz jokatzea ezinbestekoa zaigu, guztien lekuan jartzea gustatzen baitzaigu emaitzarik onena lortzeko bidean.

Gure esku dagoen kalitate-prezio erlaziorik onena eskaintzeari garrantzi handia ematen diogu, zintzotasunez jokatzen baitugu partikular zein enpresekin profesionaltasuna, konpromezua eta talde lana eskutik joan daitezen burutzen ditugun proiektu guztietan.

Gure balio erantsia hiru puntutan oinarritzen da:

1) Eraikinen birgaitze energetikoan adituak:


 • Eraikinen birgaitze energetikorako soluzioak ezagutzen ditugu
Ondo ezagutzen ditugu erabilitako materialak eta horiek lantzeko modua
Badakigu zeintzuk izaten diren puntu bereziak, eta kontu handia izaten dugu puntu horiek gauzatzerakoan.

2) Enpresako bazkideen presentzia prozesu osoan:


Erabakiak bizkortuz eta prozesu guztietan % 100ean inplikatuz.
Obrari egikaritze-prozesuetan kontrol-hornidura emanez eta akaberetan ahalik eta kalitate handiena lortuz.

3) Eraikuntzan eta birgaitzean trebatutako obra-arduradunak:

• Obraren fase guztietan, eraikuntzetan eta birgaitzean trebatutako obra-arduradunak ditugu, zeregin bakoitza behar bezala egiten dela koordinatuz eta ziurtatuz.

Hauxe da gure sorreraren historia

IGEZ ERAIKUNTZAK, S.L. 2012an eratutako eraikinak birgaitzeko enpresa espezializatua da. Hasieratik hainbat motatako obrak egin ditugu, baina gure jardueraren ehuneko handi bat eraikinen birgaitze energetikoan eta eraikuntza berriko obretan garatzen dugu. Neurri txikiagoan, obra mota guztietan egiten ditugu lanak, eraikuntza- eta birgaitze-proiektu orori ekiteko. Hala nola:

· Eraikinen birgaitze energetikoak (jarduera nagusia)
· Eraikuntza berriko obrak
· Estalkiak
· Iragazgaizteak
· Eraikinen zaharberritzeak

Gure obrak gauzatzeko behar ditugun gremio guztiak ditugu. Baita obretako buruak eta arduradunak ere, prozesua kontrolatu eta zuzendu ahal izateko. Eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen seriotasunean eta kalitatean oinarritzen baitugu gure profesionaltasuna.

Últimas noticias

En nuestro blog podrás encontrar información y asesoramiento sobre temas de interes del sector y ayudas económicas activas, entre otras noticias.